Gaia: arangoiti

Urt
24
9:59

Deustualdea (Bilbo): Pintxodromoa Bar Karola: “Patata, txorizo eta galeper-arrautz pintxoa”

Miguel eta Carola

Arangoitiko Ganekogorta kaleko 12. zenbakian dagoen Karola tabernara joan gara oraingoan, egunero eskaintzen duten pintxo errakargarriz beteta dagoen barraren aurrean, beraien pintxo berrienetako bat zelan egiten den azaldu digute.

Pintxoaren historia

Tabernari berriak dira Carolina eta Miguel Arangotin, urriaren amaieran zabaldu zuten Karola taberna. “Oso pozik” daude bertan. Auzoaren erdigunean egotea eta auzotar batzuk lehenagotik ezagutzea “lagungarria” izan zaie. Garagardo eta kafea zerbitzatzen espezialistak dira Carolina eta Miguel. “Serioski hartzen” dute bai bata bai bestea, “kalitatearen aldeko apustua egin dugu”. Otsailetik aurrera, larunbatero, pintxopotean parte hartuko dute Arangoitiko beste taberna batzuekin batera.

Miguel eta Carola kanpoan

Osagaiak

Patata

Txorizoa

Galeper arrautza

Berakatza

Olioa

Gatza

Perrexila

Pintxoa-1

Nola egin?

Ezer baino lehen, olioari berakatza zaporea emateko, berakatz atal pare bat xafla finetan moztu eta oliba oliotan gorritu. Ostean, berakatza zartaginetik atera. Olio horretan, 40 minutuz eta su txikian, patata zati ederrak gorritu, poliki-poliki.

Ondoren, galeper arrautza, olio gutxirekin, frijitu eta txorizoa txiki-txiki ebaki eta zartaginetik sartu eta atera; zapore goxoa emateko.

Azkenik, pintxoa muntatu eta perrexil apur bat erantsi. On egin!

Zailtasun maila: txikia

Egiteko denbora: ordu 1

Prezioa: 1.20€

Karola graffitia2

BAR KAROLA

Ganekogorta 12, ARANGOITI 946 55 32 88

www.facebook.com/caroltoros2

Astelehenetik ostiralera 9:00-22:30

Asteburutan 10:00-00:30


PREST! aldizkaria | arangoiti, bar karola, pintxodromo, prest! | ( Komentarioak )


Urt
16
11:38

Deustualdea (Bilbo): Erabilera anitzeko Cibergela barria “Bihotzaran”-en eskutik

agirre Baserri berria

Bihotzaran, Arangoitiko auzokideen elkarteak, erabilera anitzeko Cibergela irekiko du auzoan. Datorren asteartean, urtarrilak 21, izango da 19:30-etan Agirre Baserrian. La Caixa-ko Obra Sozialen laguntzarekin ordenagailuak eta informatika ekipamendu osoa lortzeko aukera izan dute.

Laguntza horreri esker auzokideak teknologia berrietan hezituak izan daitezke, enplegu barriak bilatzeko eta internet hurbiltzeko eta lanak errazteko dituen aukerak ezagutzeko.

 


PREST! aldizkaria | arangoiti, berria, bihotzaran, cibergela | ( Komentarioak )


Ira
19
8:40

Deustualdea (Bilbo): Arangoitiko parkearen diseinuan parte hartzeko aukera izango da larunbatean

Arangoiti parkea

Lanerak (1.Barrutiko Lanik gabeko Langileen Elkartea) larunbat honetan, irailak 21, herritar guztientzako antolatutako prozesuan parte hartzeko deia egin du. Arangoitiko parkearen diseinua aukeratzeko saioa izango da.

Arangoiti erabaki: “Arangoiti parkea proiektua”

Irailak 21 larunbata – 9:00/15:00 – Araneko 9

· 11:00etan herritarren parte-hartzearen prozesuaren aurkezpenaa (Lanerak eta auzoko elkarteek)

· 11:10ean lau proiektu finalisten aurkezpena (Proiektuen egileek eta Auzoko Elkarteak)

· 11:30ean bozketaren hasiera

· 15:00etan bozketaren amaiera eta botuen zenbaketa

LANERA batzordearen mezua:

Arangoiti erabaki

Pasadan uztailean Lehenengo Barrutiko Langabetuen Elkarteak, LANERAk, “Arangoiti Bizirik” proiektua Araneko kaleko kulunken handitzerako ideien lehiaketara aurkeztu zuen gure auzoan Arangoiti Parkea sortzeko helburuarekin.

Gure proiektuaren diseinurako, Arangoitiko auzotarren artean inkesta bat egin genuen zuen iritzia lortzeko asmoz eta gure inguruneko bizi-kalitaterako ezinbestekoa den espazio berri hau auzotarrek eskatzen dituzten zerbitzuetaz hornitzeko. Herritarren partudetza prozesuaren puntu honetara iritsirik, interneten bidezko bozketa batekin topo egiten dugu zeinetan munduko edozein alderdiko edonork har dezakeen parte.

Proiektu hauei buruzko azken hitza, auzoetako auzotarrok izan beharko genukeen arren ziur gara LANERAn. Kontsultatuak izan beharko ginateke eta gure iritsi eta beharrak kontutan hartu beharko liratekeela uste dugu.

Hori dela eta, herritarren parte hartze prozesu batek, Arangoitiko auzotarrei kontsulta bat barneratu beharko lukeela uste dugu, baina fisikoa eta ez web orri baten bidezkoa, gure arazoan talde ugaria eta hobetu nahi dugun gunearen erabiltzaile nagusienak diren pertsona helduak, ez direiako ordenagailu eta ezagupenen jabe. Gure auzoko biztanleak dira, eta ez munduko edozein alderdiko internautak, lan hauek ordaindu eta hauen ondorioez gozatuko dituztenak.

Parke hau nahitaez arfizinako igogailua ordezkatuko duen eta mugikortasun murriztuko pertsonei Deustuko San Pedro plaza eta Bilbo eta Bizkaiko garraio sarerainoko (metroa, autobusa…) sarbidetasun osoa bahimenduko dien oinezkoentzako sarbide mekanizatua batekin, duina eta XXI. mendekoa, lotua joan beharko lukeela ez dugu ahazten.

Horregatik, AUZOTAR GUZTIAK HURRENGO LARUNBATEAN, IRAILAK 21, EGILEOR ETA ARANEKO KALEEN ARTEKO PASAGUNEAN, 11ak eta15ak BITARTEAN, Arangoiti Parkea proiektuaren lau finalisten artean erabakitzeko egingo den bozketara deitzen ditugu.


PREST! aldizkaria | arangoiti, diseinua, lanera, parkea, uncategorized | ( Komentarioak )


Ira
18
16:11

Deustualdea (Bilbo): Arangoitin 116 etxebizitza berri eraikiko dira

ARANGOITI

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak Bilboko hiru auzotan babes ofizialeko 400 etxebizitza berri eraikitzea adostu dute gaur.

Arangoiti eremuan, zehazki, 116 etxebizitza berri eraikiko dira. Hitzarmenak 60 zuzkidura-etxebizitza eraikitzeko lurzoru-lagapena eta hirigintza-eskubideak aurreikusi ditu, bai eta Plan Berezian aurreikusitako bi eraikin (sustapen publikoko 56 etxebizitza hartuko dituzte) eraikitzea ere. Lan horietarako aurrekontua 9.631.000 eurokoa da.

Osotara 400 etxebizitza inguru

Higiezinen eragiketak aurten hasiko dira, eta 2016ra arte luzatu. Iturrigorri-Gardezabal, Arangoiti eta Txurdinaga auzoei eragingo diete. Horietan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustapen eta babes publikoko gutxienez 415 etxebizitza eraikiko ditu, bi erakundeek higiezinen ekimen publikoak sustatzeko hitzartutako lankidetza-politikaren barruan.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Maria Aburtok eta Bilboko Udaleko jarduneko alkate Ibon Aresok etxebizitza publiko berriak eraikitzeari ekitea ahalbidetuko duen dokumentua sinatu dute gaur. Etxebizitzok eraikitzeko, bada, udalak lurzoruen hirigintza-eraikigarritasunaren %15 doan lagako du aurrez.

Iturrigorri-Gardeazabal eremuan, 83 etxebizitza berri eraikiko dira. Lankidetza-akordioak bi esku-hartze aurreikusi ditu auzo horretan: batetik, sustapen eta babes publikoko 45 etxebizitza hartuko dituzten 3 eraikin; eta, bestetik, 38 etxebizitza babestu –udazkenean hasiko dira eraikuntza-lanak–. Lan horietarako aurrekontua 13.650.000 eurokoa da.

Azkenik, Txurdinaga auzoak 216 etxebizitza publiko berri izango ditu 2015etik aurrera. Urte horretan amaituko da, bada, 144 BOEren eta 72 etxebizitza tasaturen eraikuntza. Aurretik, Jesus Galindez kalea Sagardotegirekin eta Zubisiku bidearekin lotzeko oinezkoentzako bigarren sarbidearen lanak egingo dira.

INFO + BIZKAIA IRRATIA


PREST! aldizkaria | arangoiti, bilboko udala, etxebizitza, eusko jaurlaritza, uncategorized | ( Komentarioak )


Eka
24
8:46

Deustualdea (Bilbo): Uztailean ume eta gazteentzat LUDOTEKA euskaraz Arangoitin

Arangoitiko ludoteka

Arangoitiko ume eta gazteek elkar ezagutu eta elkarrekin euskaraz jolasteko aukera izango dute uztaileko astegunetan. Uztailaren 1etik 31ra bitartean, Ur Etxean.

Udako ludoteka hiru emakumeren ekimena da: Ane, Irune eta Janirerena. “Arangoitiko ume askok auzotik kanpo ikasten dute eta euskara eskolan baino ez dute erabiltzen”; dio Anek. Horregatik “auzo giroa” sortzea dute helburu.

Hezkidetza, kultuartekotasuna, euskara, jolas kooperatiboak… izango dituzte oinarritzat. Tailerrak, eskulanak, jolasak, ginkana… ez dute zereginik faltako 3 urtetik 12ra bitarteko arangoitiarrek uztailean Ur Etxeako ludotekan.

Kontaktua: uretxea.ludoteka@gmail.com


PREST! aldizkaria | arangoiti, euskaraz, ludoteka, uncategorized, uztaila | ( Komentarioak )


Eka
19
9:46

Deustualdea (Bilbo): Arangoitiko jaiak ostiralean hasiko dira (egitaraua osorik)

ARANGOITI JAIAK 2013

Ekainaren 21etik 30era bitartean ospatuko dituzte aurten Arangoitin auzoko jaiak. Egitaraua prest du Jai Batzordeak.

Arangoiti Jaiak egitaraua_Carteles locales a3 CON TEXTO

EKAINAK 21, OSTIRALA

20:00 Kontzentrazioa Pinudiko Ama Birjinean

20.30 KONPARTSEN JAITSIERA Arangoitiko kaleetatik BATUKADAK girotua

21.30 Pregoiaren irakurketa IPUNTO Konpartsarengatik (2012ko Txapel Jaietako koadrila parte-hartzaileena)

21:30 Txosna eta Arangoitiko langabeen elkartearen Txanpi-mugikorraren hasiera

22:00 Death Metal kontzertua jai barrutiko eszenatokian: AMANKOMUN

23:15 Death Metal kontzertua jai barrutiko eszenatokian: CLONFLICT NOISE

01:30 Gonbidatutako talde baten kontzertua jai barrutian

EKAINAK 22, LARUNBATA

10:00 Goizeko fanfarrea Arangoitiko kaleetatik

12:00 Pintxo-poteoa auzotik fanfarreak girotua. Danok 2013ko jaietako kamisetarekin

16.00 Mus txapelketa bizkorra jai barrutian

16.00 Mahai-futbol bizkorra txapelketaren finala. Kokapena eta babes laguntza: Bar Chato

17:00 – 20:00 Haurren Futbito Txapelketa

18:00 Poker Txapelketa eskolako teilapean

18:30 – 19:00 Luisa de Marillac Elkarteko CHANTILLÓN taldearen kontzertua jai barrutiko eszenatokian

20:00 Txistorrada jai barrutian

22:30 Dantzaldia ANDRÓMEDA taldearekin jai barrutian

EKAINAK 23, IGANDEA

10:00 Goizeko fanfarrea Arangoitiko kaleetatik

12:00 Ur guda Banderas eta Baserri inguruan

12:00 EUSKOTARRA abesbatza jai barrutian

15:00 Paella lehiaketa

18:30 ARDOA BARRURA fanfarrea Arangoitiko kaleetatik (Irteera Pinudiko Ama Birjinetik)

19:00 Gure nagusientzako txitxarrilloa eta askaria jai barrutian

22:00 BATUKADAk girotua San Juanada Banderan

EKAINAK 24, ASTELEHENA

18:00 “Txapel sortzen eta marrazten”: margolaritza eta buztin tailerrak jai barrutian

19:00 Futbito Txapelketa eskolan (finalaurdenak)

20:00 Futbito Txapelketa eskolan (finalaurdenak)

20:00 Gemma Martinezen “TERAPIA DE GRUPO” bakarrizketa. Kokapena eta babes laguntza: Bar El Rincón

EKAINAK 25, ASTEARTEA

18:00 Trikimako eta kar tailerrak eskolan Aldaikarekin.

19:00 Futbito Txapelketa eskolan (finalaurdenak)

20:00 Futbito Txapelketa eskolan (finalaurdenak)

22:00 Burukita guda

EKAINAK 26, ASTEAZKENA

18:00 Haurren motor lasterketa (2 urteetatik 4ra). Ume bakoitza bere motorrarekin eskolako futbito zelaian

18:30 Sevillana erakustaldia eskolan auzoko Sevillana taldearen esku

19:00 Futbito Txapelketa eskolan (finalerdiak)

20:00 Futbito Txapelketa eskolan (finalerdiak)

20:00 Blues kontzertua jai barrutiko eszenatokian: BLUES BAND

EKAINAK 27, OSTEGUNA

18:00 Txapa tailerra Aldaikarekin jai barrutian

20:00 TÚ SÍ QUE VALES lehiaketa jai barrutian. Lehiaketarako inskripzioa eta oinarriak txosnako txartelen salmenta mahaian, ekainak 23an, 18etatik 21etara

EKAINAK 28, OSTIRALA

11:00 Puzgarriak eskolan 11etatik – 14etara eta 16tatik 19etara

19:00 Erromeri dantza tailerra jai barrutian

20:30 Tute Txapelketaren finalak. Kokapena eta babes laguntza: Bar Alive

22:00 Kontzertua jai barrutiko eszenatokian: Incidencia

24:00 Barruko arropa lasterketa Arangoitiko kaleetatik (Ibilbidea txosnan eskegiko da)

24:15 House gaua Dj Goza-rekin lasterketa bukatzean

EKAINAK 29, LARUNBATA

10:00 Goizeko fanfarrea auzoko kaleetatik

12:00 Koadrilen arteko herri kirolak Banderan

13:30 Landa-bazkaria Banderan

16:00 Dardo lehiaketaren finala. Kokapena eta babes laguntza: Bar Alive eta Bar Lorategi

17:00 Banderas-en hasiko den ginkana eta proba ezberdinak Arangoitin zehar

19:00 Mahai-futbol txapelketaren finala. Kokapena eta babes laguntza: Goy eta Bulu Bulu tabernak

19:30 Futbito Txapelketa eskolan (3. eta 4. postuak)

20:30 Futbito Txapelketaren finala

23:00 Euskal erromeria jai barrutiko eszenatokian Gora Herriaren esku

EKAINAK 30, IGANDEA

10:00 Goizeko fanfarrea auzoko kaleetatik

12:00 Capoeira tailerra eta erakustaldia

12:00 Igel-toka lehiaketa Araneko parkeko begiratokian Bar Malúren laguntzarekin

15:00 Patata tortilla lehiaketa

19:00 Txapel Jaietako koadrila parte-hartzaileenari eta kartel irabazlei sari banaketa eszenatokian. Txapel-zozketa jai barrutiko eszenatokian (Ez ahaztu zuen txartelak)

20:00 Txapelen agurra, txosnaren bukaera eta jai amaiera txokolatadarekin jai barrutian


PREST! aldizkaria | 2013, arangoiti, egitaraua, jaiak, uncategorized | ( Komentarioak )


Eka
19
9:31

Deustualdea (Bilbo): Arangoitiko akelarrean mitologiako mozorroak nagusi

Arangoiti_Akelarre

Bandera muinoko suaren inguruan Arangoitiko sorginak, Akerbeltz eta euskal mitologiako pertsonaiak batuko dira igandean, San Joan bezperan.

Arangoitiko Jai Batzordeak euskal mitologiako mozorroak jansteko deia zabaldu du auzotarren artean ekainaren 23ko gaurako.

Batukada eta txokolatea ez dira faltako Bandera mendiko akelarrean.

Mozorro lehiaketan parte hartu nahi dutenek bertan eman beharko dute izena.


PREST! aldizkaria | akelarrea, arangoiti, bandera, san joan, uncategorized | ( Komentarioak )


Eka
18
17:23

Deustualdea (Bilbo): Agur Magisteritza Eskolako eraikinari

MAGISTERITZA AGUR

Irakasle Eskolak agur esango dio Arangoitiri. Azken ikasleei 2011ko udan ateak itxi zizkien eraikina egunotan eraisten ari dira hondeatze makinak. Bere lekuan, 180 etxebizitza, zazpi bloketan banatuta, eraikiko dituzte.

49 urtez Arangoitiko eraikinean kokatuta egon eta gero, Bilboko Irakasle Eskola Leioako campusera joan zen 2011ko udan. Udako hileetan egin zuten leku aldaketa, eta irailean Leioako campuseko eraikin berrian hasi zuten ikasturtea.

1962an ireki zituen ateak Enekuriko behatoki ederrean kokatua dagoen eraikinak, Bilboko “Escuela de Maestras” hartzeko asmoz. Eraikinean bertan Aneja izeneko haurren eskola ere bazegoen. Eskola biek lotura estua zuten, Irakasle Eskolako ikasleek Aneja eskola horretan egin behar baitzituzten praktikak legeak hala aginduta. Arau horrek 1990rarte iraun zuen, LOGSEk eskola guztietan praktikak egiteko aukera zabaldu zuenean. Horren ondorioz Aneja eskola desagertu eta Irakasle Eskolak azpiegitura osoa bereganatu zuen.

1962ko inaugurazio ekitaldira frankismo garaiko ministraria etorri zen eta gertakari garrantzitsu moduan jaso zuen orduko prentsak.

Bilboko “Escuela de Maestras” delakoak ordurako ibilbide luzea egina zuen. 1902an sortu eta Bilboko Erriberako eraikin baten eman zitzaion hasiera lehenengo ikasturteari. Orduan, 52 ikasle eta 10 irakasle zituen eskolak. 1912an Solokoetxera joan, eta 1962tik hona Deustun kokatua egon da. Irakasle ikasketek beraz, tradizio eta prestigio handia izan dute Bilbon.

Urte hauetan guztietan zehar aldaketa asko bizi izan ditu Irakasle Eskolak. Begoña Bilbao Idazkari Akademikoak aipatzen digunez, berrikuntza garrantzitsu bat 1976an gertatu zen. “Urte hartan euskara irakasgai moduan ematen hasi zen lehenengoz. Patxi Uribarren eta Juan Luis Goikoetxea izan ziren horren sustatzaileak. Euskaltzaindiatik etorri eta lehenengo euskara eskolak eman zituzten bertan”. Orduko errektorea, Martin Mateo katalana zen, eta berak eman zuen euskara irakasteko baimena. “Urte haietan ikasleentzat euskara ikastaro trinkoak antolatu ziren udan eta 1980an karrera osoa euskaraz egiteko aukera zabaldu zen, espezialidade batzuetan behintzat”. 1983-84koa izan zen lehenengo promozioa euskaraz, eta hori ospatzeko Estrasburgora egin zuten bidaia. Hango parlamentuan euskaraz ikasteko aukerari buruzko hitzaldia eman zuten.

“80. hamarkadaren hasiera Irakasle Eskolaren booma izan zen” gogorarazten digu Begoña Bilbaok. “Urte haietan irakasle euskaldun asko eskoletan hasi ziren lanean, baina hurrengo urteetan beherakada txiki bat ezagutu genuen”.  Dena dela, 1990an espezialidade berriak hasi -musika eta atzerriko hizkuntza-eta berriro etorri zen gorakada. “Gaur egun ere oso egoera onean gaude. 2007tik hona prentsan agertu gara etorkizun handiko karrera moduan eta horrek eragina izan du ikasle kopuruaren gorakadan” aipatzen digu Bilbaok.

Zalantza barik, hazkunde handia ezagutu du urte hauetan guztietan zehar. 2011-12 ikasturtetik baina, Arangoitiko lurretatik urruti, EHUko Leioako campusean ari da bere bidea egiten Irakasle Eskola.

Bere lekuan etxebizitzak

180 etxebizitza, zazpi bloketan banatuta, eraikiko dituzte Magisteritza Eskola zaharraren lursailean: 40 babes ofizialekoak, 40 tasatuak eta 40 libreak. Denak aspaldi salduta daude. Izan ere, salmentan jarri eta aste batzutara denak saldu ziren. Besteak beste, Deustualdeko jende asko dago erosleen artean.

Desnibela da, %25 eta 40 bitartekoa, bizilagun berriek beraien etxe inguruan izango duten arazoetako bat. Arazo horri leuntzeko urritasun fisikoa duten pertsonen Feekor elkartearekin aritu da Udala lanean.

Igogailua

Deustu eta Arangoiti auzoak etxebizitza berriekin lotzeko plataformadun igogailu bat eraikiko da. Prim kalean dagoen igogailuaren antzekoa. Ramon y Cajal kalea zazpi bloke berriekin lotuko ditu. Argitzeke dago igogailuaren bidea luzatuko den Arangoitin gorago bizi diren auzotarrei zerbitzu eman ahal izateko.

Lanpostuak

1. Barrutiko Langile Langabeen LANERA Elkarteak Magisteritza Eskola zaharreko lursailetan eraikiko diren etxebizitzen obran lana lortzeko itxaropena dauka. Amenabar enpresako Giza Baliabideetako arduradunarekin telefonoz hitz egin dute elkartekideek eta “bilera dugu hitzartzeke”.


PREST! aldizkaria | arangoiti, irakasle eskola, magisteritza eskola, uncategorized | ( Komentarioak )


Mai
07
16:16

Deustualdea (Bilbo): Deustualdeko langabeak elkartzeko bilera irekia ostegunean Bidarten

Langabeak bilera maiatzak 9

Arangoitiko auzotar talde batek Lanik Gabeko Langileen Batzordea eratu dute 1.Barrutian. Maiatzaren 9an, osteguna, Deustualdeko langabeak bildu nahi dituzte Bidarte auzo etxean.

San Pedro, Ibarrekolanda, San Inazio, Elorrieta eta Erriberako auzotar guztiak gonbidatu dituzte maiatzaren 9an Bidarte auzo etxean 19:30etarako deitu duten bilera irekira.

 

INFO + Lanik Gabeko Langileen Batzordea

94 44835 30 (Astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 10:30etara)

comisiondetrabajadores1arangoiti@gmail.com


PREST! aldizkaria | arangoiti, deustu, lanik gabeko langileen batzordea, uncategorized | ( Komentarioak )


Mai
06
8:45

Deustualdea (Bilbo): Bihar Arangoitiko Euskal Jaian, II.Errepublika eta gerra zibilari buruzko hitzaldia

Arangoiti EJ Maiatzak 7 euskal jaia kartela HITZALDIA

Maiatzaren 7an Borja Sarrionandia-Ibarrak “La II República y la Guerra Civil en Deustu” liburuaren aurkezpena egingo du Arangoitiko Ur-Etxean 20:00etan.

ARANGOITKO EUSKAL JAIA 2013 – EGITARAUA

Arangoiti Euskal Jaia 2013 egitaraua


PREST! aldizkaria | 2013, arangoiti, euskal jaia, uncategorized | ( Komentarioak )


Mai
03
9:13

Deustualdea (Bilbo): Larunbatean (maiatzak 4) hasiko da Arangoitiko 2013ko Euskal Jaia

Arangoiti_Euskal Jaia 2013

Dakizuenez, gainean dugu jada ARANGOITIKO EUSKAL JAIA! “JARRI MINGAINA DANTZAN” da aurtengo edizioaren leloa, dakigunok egin dezagun. Arangoitik euskaldun pilo dagoelako, euskaltzale gehiago, eta urtero eskolatik ateratzen diren umeak, D ereduan ikasitakoak.

Horregatik, Bihotzaran, Haizealde, Gazte Asanblada, Batzokia, Eskolako Gurasoen Elkartea, Bihotz Alai, Bilboko Udala, merkatariak, eta inguruko laguntzaile asko eta asko, elkarlanean, ARANGOITIKO EUSKAL JAIA aurrera ateratzeko lanean gaude urte osoan.

Aurtengo Euskal Jaia nobedade berezi eta politekin datorkigu, gure eskolako kirol talde guztiek parte hartu nahi izan dutelako euskararen aldeko jai berezi honetan. Lehenengo larunbatean, maiatzaren 4an alegia, honako programa bereziarekin dator:

MAIATZAK 4, LARUNBATA “kirola eta musika euskaraz” eguna

10:00 Eskubaloia eskolan: Arangoiti – Atxuri. Umetxoak
11:00 Pala txapelketaren kanporaketak
11:00 Areto futbola partidua eskolan. Arangoiti-Sestao. Aurreumetxoak
12:00 Areto futbola partidua eskolan. Arangoiti-Atxuri. Umetxoak
17:30 Saskibaloia eskolan: Arangoiti – Intxixu Ikastola
17:30 Pala Txapelketaren aurrefinalak frontoian
18:30 Funky Dantza erakusketa. Eskolako dantza taldearen eskutik
21:00 Kalejira gazteentzako! Zonatik: “Fabe de Fuka”

Igande 5ean Pala Txapelketaren final handia, 12:30ean frontoian

Arangoiti Euskal Jaia 2013 egitaraua

Astean zehar egingo diren ekitaldien artean, asteartean Borja Sarrionandia-Ibarrak “La II República y la Guerra Civil en Deustu” bere liburuaren aurkezpena egingo digu Ur-Etxean.

Asteazkenean, Baserrian, 18:30ean, Ipuin Kontalaria “BertsolHaritza” Ibai Sensoainen eskutik.

Ostegunean, “Euskotarrak” auzoko koroak 18:30ean emango duen kantaldi goxoaren ostean, Bilboko Udal Txistularien Banda etorriko da gure kaleak alaitzen.

Ostiralean, eskolan, Hankapaluen tailerra eta erromeri dantzen ikastaro “express”aren ondoren, auzoko kaleak girotuko ditu Arangoitiko Batuke Bulegoak.

Bigarren larunbatean, maiatzaren 11n, eguna ekitaldiz beteta datorkigu, goizetik gauera, ume, gazte zein helduentzako aktibitateekin. (Bazkarian apuntatzeko epea astelehen 6an amaitzen da, adi!)

Eta igandean, azoka parkinean eta, berarekin, HARRI ZULATZAILEAK.

Kontaktua: arangoitikoeuskaljaia@hotmail.com


PREST! aldizkaria | 2013, arangoiti, euskal jaia, uncategorized | ( Komentarioak )


Mai
02
17:50

Deustualdea (Bilbo): Badator Arangoitiko Euskal Jaia

Arangoiti Euskal Jaia 2013 egitaraua

Dakizuenez, gainean dugu jada ARANGOITIKO EUSKAL JAIA! “JARRI MINGAINA DANTZAN” da aurtengo edizioaren leloa, dakigunok egin dezagun. Arangoitik euskaldun pilo dagoelako, euskaltzale gehiago, eta urtero eskolatik ateratzen diren umeak, D ereduan ikasitakoak.

Horregatik, Bihotzaran, Haizealde, Gazte Asanblada, Batzokia, Eskolako Gurasoen Elkartea, Bihotz Alai, Bilboko Udala, merkatariak, eta inguruko laguntzaile asko eta asko, elkarlanean, ARANGOITIKO EUSKAL JAIA aurrera ateratzeko lanean gaude urte osoan.

Aurtengo Euskal Jaia nobedade berezi eta politekin datorkigu, gure eskolako kirol talde guztiek parte hartu nahi izan dutelako euskararen aldeko jai berezi honetan. Lehenengo larunbatean, maiatzaren 4an alegia, honako programa bereziarekin dator:

MAIATZAK 4, LARUNBATA “kirola eta musika euskaraz” eguna

10:00 Eskubaloia eskolan: Arangoiti – Atxuri. Umetxoak
11:00 Pala txapelketaren kanporaketak
11:00 Areto futbola partidua eskolan. Arangoiti-Sestao. Aurreumetxoak
12:00 Areto futbola partidua eskolan. Arangoiti-Atxuri. Umetxoak
17:30 Saskibaloia eskolan: Arangoiti – Intxixu Ikastola
17:30 Pala Txapelketaren aurrefinalak frontoian
18:30 Funky Dantza erakusketa. Eskolako dantza taldearen eskutik
21:00 Kalejira gazteentzako! Zonatik: “Fabe de Fuka”

Igande 5ean Pala Txapelketaren final handia, 12:30ean frontoian

Astean zehar egingo diren ekitaldien artean, asteartean Borja Sarrionandia-Ibarrak “La II República y la Guerra Civil en Deustu” bere liburuaren aurkezpena egingo digu Ur-Etxean.

Asteazkenean, Baserrian, 18:30ean, Ipuin Kontalaria “BertsolHaritza” Ibai Sensoainen eskutik.

Ostegunean, “Euskotarrak” auzoko koroak 18:30ean emango duen kantaldi goxoaren ostean, Bilboko Udal Txistularien Banda etorriko da gure kaleak alaitzen.

Ostiralean, eskolan, Hankapaluen tailerra eta erromeri dantzen ikastaro “express”aren ondoren, auzoko kaleak girotuko ditu Arangoitiko Batuke Bulegoak.

Bigarren larunbatean, maiatzaren 11n, eguna ekitaldiz beteta datorkigu, goizetik gauera, ume, gazte zein helduentzako aktibitateekin. (Bazkarian apuntatzeko epea astelehen 6an amaitzen da, adi!)

Eta igandean, azoka parkinean eta, berarekin, HARRI ZULATZAILEAK.

Kontaktua: arangoitikoeuskaljaia@hotmail.com


PREST! aldizkaria | 2013, arangoiti, egitaraua, euskal jaia, uncategorized | ( Komentarioak )


Api
30
8:55

Deustualdea (Bilbo): Lanik Gabeko Langileen Batzordeak Deustualdeko langabeak batu nahi ditu bilera irekian (maiatzak 2)

Lanik gabeko langileen elkartea

Arangoitiko auzotar talde batek Lanik Gabeko Langileen Batzordea eratu dute 1.Barrutian. Maiatzaren 2an, osteguna, Deustualdeko langabeak bildu nahi dituzte Bidarte auzo etxean.

San Pedro, Ibarrekolanda, San Inazio, Elorrieta eta Erriberako auzotar guztiak gonbidatu dituzte maiatzaren 2an Bidarte auzo etxean 18:00etarako deitu duten bilera irekira.

INFO + Lanik Gabeko Langileen Batzordea

94 44835 30 (Astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 10:30etara)

comisiondetrabajadores1arangoiti@gmail.com


PREST! aldizkaria | arangoiti, deustu, lanik gabeko langileen batzordea, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
05
16:57

Deustualdea (Bilbo): Langabetuen batzordea eratu da Arangoitin

Arangoiti HANDIA

30 bat pertsona elkartu ziren Arangoitiko Langabetuen Batzordea sortzeko bileran. Langabeziaren gaixoa norbanakoaren arazotik haratago, “denon arazoa, arazo orokorra” dela hausnartzetik abiatu nahi du batzordeak bere ibilbidea.

Batzorde gisa funtzionatu eta alternatibak eskaini ahal izateko Arangoitiko langabetuek honako oinarriak ezarri dituzte.

1 – Langabetu ororen eskubideak ezagutu (lagabeziaren kobraketa, luzapenak, laguntzak…)

2 – Lan-poltsa osatu

3 – Egungo egoera salatu eta aldarrikapenak egin talde politiko eta sindikatuek beren ekintzen autokritika egin dezaten

4 – Denen arazo den langabeziaren aurrean auzokideak kontzientziatu

Batzordearen arabera, “gure historiako une garrantzitsuena bizi dugu” eta horregatik elkartasuna behar-beharrezkoa da “infinitora arte”.

INFO + bihotzarangoiti@terra.es


PREST! aldizkaria | arangoiti, langabetuen batzordea, uncategorized | ( Komentarioak )


Ots
05
12:46

Deustualdea (Bilbo): Lehen aldiz ospatuko dituzte Arangoitin inauteriak (otsailak 9)

Arangoitiko inauteriak 2013

Txapel Inauteriak lehen aldiz ospatuko dituzte Arangoiti auzoan. Larunbat honetan (otsailak 9) ipini dute hitzordua arangoitiarrek mozorrotzeko. 17:30ean kale antzerki parte-hartzailea izango da. Kontutan izan mozorrotzeko aukeratutako gaia: Arangoitiko sarbide berria.  

San Inazioko inauteriak otsailaren 16an (zapatua) ospatuko dituzte. Desfilea goiz-eguerdian egingo dute ohi bezala. Mozorrotzeko gaia: marrazki bizidunak.

Erriberako inauteriak otsailaren 16an (zapatua) ospatuko dituzte.

Ibarrekolandako inauteriak otsailaren 16an (zapatua) ospatuko dituzte. Indio eta bakero mozorroak nagusi izango dira. Jai Batzordeak txosna 11:00etatik 20:00etara zabalduko du. www.facebook.com/comisiondefiestasdeibarrekolanda

Egitaraua:

Goiz eta arratsaldez bertako produktuen azoka

11:00 Puzgarriak

13:00 Kokotean kolpe fanfarriarekin kalejira

14:30 Herri bazkaria: indaba jana, Los Celestinosek prestatua (bazkarirako tiketak auzoko tabernetan salgai)

16:00 Puzgarriak

18:00 Txokolatada (Etorkizunako Guraso Elkarteak antolaturik)

18:30 Depatitas Alakalle taldearekin umeentzako berbena

18:30 Futbolin txapelketa Ibarreko tabernan

20:00 Kokotean kolpe fanfarriarekin kalejira


PREST! aldizkaria | arangoiti, txapel inauteriak, uncategorized | ( Komentarioak )


Abe
13
18:13

Deustualdea (Bilbo): Gabonetako ludoteka zabalduko dute Arangoitin

Arangoiti ludoteka DSC_0417

3 urtetik 12 urte bitarterko ume zein gazteek ondo baino hobeto pasatzeko aukera izango dute abenduaren 26, 27, 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an Arangoitiko Uretxean ludoteka zabalduko baitute.

Izena emateko eguna eta lekua: abenduaren 13an Agirre baserrian.


PREST! aldizkaria | agirre, arangoiti, ludoteka, uncategorized, uretxea | ( Komentarioak )


Abe
10
8:31

Deustualdea (Bilbo): Jokuan, Agirre aurrean (1954)

txema 03 Nov. 2012. 0831

Arangoitin eginiko argazkia, Miramar moduan ezaguna zen Agirre baserrian. Eraikin horixe da gaur egun kultura ekitaldietarako erabiltzen dena auzoan. Baserria Arangoitiko kultura ondasuneko parte izan zedin auzokideek azaldutako jarrera tinkoak salbatu zuen baserria hondeamakinen hatzaparretatik.

Argazkian Agirre baserriko sendiko bi kide oso ezagun ageri dira. Bata, Vicente Agirre More da eta, bestea, Miguel Agirre Bilbao. Biak kalean kartetan olgetan edo jokuan, orduan esaten zen moduan; txakurra jabearen ondoan geldi, zintzo.

Miren Agirrek utzitako argazkia.

 

Txema Luzuriagaren argazki-bilduma


PREST! aldizkaria | agirre baserria, arangoiti, deustu, txema luzuriaga, uncategorized | ( Komentarioak )


Mai
10
9:40

Deustualdea (Bilbo): Deustoarrak koroaren emanaldia eta Pedro Zuberogoitiaren hitzaldia gaur Arangoitin

Auzoko koroak kontzertua eskainiko du gaur 18:30etan Agirre baserrian. Pedro Zuberogoitiak, berriz, “Bilboko euskararen historia XX. mendean” hitzaldia emango du 19:30etan ur-etxean.


PREST! aldizkaria | arangoiti, euskal jaia, uncategorized | ( Komentarioak )


Mai
09
8:51

Deustualdea (Bilbo): ‘Bertan Bilbo’ liburua mintzagai izango du Pedro Zuberogoitiak bihar Arangoitin

Euskal Jaiko ekitaldien aretan, bihar (maiatzak 10) Arangoitiko auzokide den Pedro Zuberogoitiak ‘Bertan Bilbo’ liburuan oinarritutako hitzaldia eskainiko du irudiekin lagunduta, 19:30etan uretxean. Bilbon XX. mendean euskarak izan dituen gorabeherak azalduko ditu Zuberogoitiak.


PREST! aldizkaria | arangoiti, bertan bilbo, uncategorized, zuberogoitia | ( Komentarioak )


Mai
09
8:41

Deustualdea (Bilbo): ‘Euskal Jaia urtez urte’ argazki erakusketa ikusgai

 Arangoitiko Euskal Jaiak une eder asko eman ditu eta horietako asko eta asko argazkietan ikusgai daude Agirre baserrian, maiatzaren 18ra arte.


PREST! aldizkaria | arangoiti, argazki erakusketa, euskal jaia, uncategorized | ( Komentarioak )