Aza
28
9:56

Lasarte-Oria: KOOPeratzen egitasmoan izena emateko epea luzatu da

Abenduaren 5era arte luzatu da KOOPeratzen zerbitzuan izena emateko epea, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Beterriko eskualdearen garapen planaren baitan abiatu da ...

www.txintxarri.info berriak


Aza
28
9:53

Aiaraldea: laudio.eus, udalaren web-gune berria eta hobetua

Laudioko udalak .eus domeinua erabiliko du. Domeinua interneten euskal komunitatea azalarazteko eta elkartzeko egitasmoa da.

Hori gutxi balitz web-gunearen itxura, edukiak eta erabilgarritasuna aldatuko du. Atari berria abenduaren 31n egongo da sarean.

Irudiak: 
Gaur aurkeztu dute web-atari berria udal ordezkari eta teknikariek./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | .eus, 1. gunea, domeinua, laudio, laudio.eus | ( Komentarioak )


Aza
28
9:13

Beterri: Kantu-afari internazionala bertan behera geratu da

Biharko Kotoi elkartean antolatuta zegoen kantu-afari internazionala bertan behera geratu da. Horren ordez, arratsaldeko ekimenak horrela geratu dira:

  • 18:30 Kantu-kalejira. Goikoplazan hasi eta Zumea plazan bukatuko da.
  • 20:30 Zumea plazan Banaiz Bagarako kideek prestatutako Marokoko eta Kolonbiako janaria eskainiko die bertaratzen direnei.

"Euskararen eguna"ren baitan zikloa antolatu du Andoaingo Udalak, azaroaren 28tik abenduaren 4ra luzatuko dena.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Aza
28
9:12

Beterri: Zubimusu naiz lelopean, kalejira bihar eguerdian

“Zubimusu naiz!” lelopean, kalejira egingo du ikastolak larunbat honetan bere irudi berria aurkezteko.

11:30 Kafea eta bizkotxoa Zizurkilgo ikastolan.

12:00 Zizurkilgo ikastolatik irteera.

12:40 Zubimusu zubian argazki erraldoia.

13:15 Malkar plazan ekintza nagusia.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Aza
28
8:51

Lasarte-Oria: Korrika-ren materiala salgai gaur Okendon, 18:00etatik aurrera

Martxoaren 19tik 29ra egingo da datorren urteko Korrika. Urepelen hasi eta Bilbon amaituko da Euskal Herri osoa zeharkatuko duen ibilbidea. ...

www.txintxarri.info berriak


Aza
28
8:49

Baztan - Bidasoa: Jubenil mailako futbol derbia jokatuko dute Baztanek eta Aurrerak


Asteburu honetan ere hainbat partida jokatuko dituzte eskualdeko kirol taldeek. Futbolean, derbia jokatuko dute Baztan eta Leitzako Aurrerako jubenilek larunbat arratsaldean Elizondoko Giltxaurdin. Futboleko talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek, Doneztebek eta Gure Txokoak etxean izanen dituzte norgehiagokak, eta Baztanek eta Aurrerak kanpoan. Eskubaloian, Erreka eta BKTko talde nagusiek etxean izanen dituzte partidak.

ttipi-ttapa RSS


Aza
28
8:46

Lasarte-Oria: 42,195 kilometro ilusio

Atletismoaren distantzia mitikoa da Maratoia. Iraupen-luzeko atleten giharrak eta birikak proban jartzen dituen lasterketa. Herriko 29 lagun, tartean bi emakume ...

www.txintxarri.info berriak


Aza
28
8:21

Lasarte-Oria: Kattagorria

Kalekumeoi natura irakur-tzen ahaztu zaigu. Baina gaur komunikazio bat izan dut Leizaranen paseatzen nabilela. Katagorri bat gurutzatu zait bidean. Ez ...

www.txintxarri.info berriak


Aza
28
8:18

Aiaraldea: Laudioko Gazte Eguna

Bideo: 
http://www.vimeo.com/113051678

Larunbatean ospatu zuten hainbat gaztek Laudioko Gazte Eguna. Goizean zehar herriko talde eta elkarte ugarik herriko plaza zein kaleak girotu zituzten eta bazkal ostean musika eta mobilizazioa uztartu zuten.

Aiaraldea komunikazio leihoa | bai, gaztetxea, kun kun batukada, laudio, laudioko gazte asanblada, laudioko gazte eguna, orbeko etxea, perdido entre ilusiones | ( Komentarioak )